Descargar fichero (pdf, 449 KB)


Curso DHL

Marco teórico y metodológico del Desarrollo Humano Local - Guía docente euskera

-Curso descargable-

Alfonso Dubois

HEGOA

2014

Ikastaroaren lehen irakasgaia da, eta horrek esan nahi du gainerako guztien sarrera eta erreferentzia orokorra dela. Bere edukia oso metodologikoa da. Honen bidez, tresna egokiak eskaini nahi ditugu, tokiko giza garapena zer den ulertu, eta errealitatea aldatzeko eragina izan dezaketen politikak diseinatu ahal izateko, horrela, giza garapeneko helburuak lortzearren. Esparru teorikoa eta metodologikoa prestatzea funtsezko kontua da garapenaren ikuspegi alternatiboa lantzeko. Errealitatea giza garapenaren ikuspegitik ulertzeko eta bertan esku hartzeko kategoriarik eta tresnarik ez badugu, ezinezkoa izango da eraikitze-lanarekin aurrera egitea. Hauxe da aurrean dugun erronka: errealitatea ulertzeko, eta bertan esku hartu eta aldaketa-prozesuak sortzeko behar diren osagaiak zehaztea eta azaltzea.

Ikastaroaren helburu nagusia esku hartzeko estrategien kalitatea hobetzea da, eta, ildo horretan, prestakuntzako tresna izan nahi du tokiko eragileentzat eta nazioarteko lankidetzaren arloetan garapen bidezkoagoa lortzeko lanean aritzen diren horientzat.

Ez dugu pentsatu behar metodologiarekin lan egitea prozesu abstraktu bat denik. Aitzitik, metodologiak ezinbestez aipatu behar du testuingurua, bere zeregina hauxe baita: pertsonek eta erakundeek gaitasun gehiago izan dezaten errealitateak ekartzen dituen arazoei erantzuna emateko. Hortaz, metodologia errealitateak aurkezten dizkigun arazoez hornitzen da, eta aurre egiten die arazo horiei. Oinarrizko kontua da garapenaren ikuspegi alternatiboa landu ahal izateko. Ezinbestekoa da errealitatea ondo ulertzea, eta tresna egokiak izatea bertan esku hartzeko. Ildo horretan, hauxe da egin behar dugun galdera nagusia eta aurrean dugun erronkarik handiena: balio al du metodologiak hori ulertzeko?

Proposamen honetan marka utzi duten bi erreferentzia nabarmendu nahi ditugu: 

  1. Lehenengoa da alderdi normatiboaren garrantzia azpimarratzen dela. Horren ondorioz: i) metodologiak, gertatzen dena ulertu nahi izateaz gain, ikuspegi jakin batetik egin nahi du irakurketa hori, bere ustez jendarteak izan beharko lukeena kontuan izanda; ii) tresnak eskaini nahi ditu, aldaketa norabide zehatz batetik bideratzeko. Ezin da metodologiaz eztabaidatu, alderdi normatibo horretatik abiatu gabe. Eta gure proposamen normatiboaren oinarria gaitasunen ikuspegia da, giza garapenaren ikuspegiaren oinarri teorikoa ere badena.
  2. Metodologiak harantz jo, eta proposamen zehatzak egin behar ditu, proposamen eraginkorrak. Egiaz hautabide bat izan nahi badugu, diseinua ez da logika arrazionalera mugatu behar. Oinarriak eskaini behar ditu, konbentzitzeko, erakartzeko, eta motibazioa eta ilusioa pizteko gaitasuna izango duen diskurtsoa prestatzeko.

Euskera

12 pp.

Descargar fichero (pdf, 449 KB)


Curso DHL