Guía docente euskera

Asignaturayym_med

Autor: Yolanda Jubeto y Mertxe Larrañaga

Institución/País:

Hegoa / Euskal Herria

Descripción:

Irakasgai honetan, aurrera egin nahi dugu generoko ikuspegiaren eta tokiko giza garapenaren (TGG) arteko harremana ezartzen, eta sakon ikertu nahi ditugu ikuspegi feminista barne hartzen duen TGGk izan ditzakeen ahalmenak. Ekonomia feminista da abiaburutzat hartu dugun oinarri teoriko nagusia, teoria horrek eraiki nahi duen ekonomiak emakumeen eta gizonen errealitate desberdinak kontuan hartu eta aztertu nahi dituelako (Carrasco, 1999), eta erantzuna eman nahi dielako haien beharrizanei eta interesei. Ildo horretan, benetan ezarri nahi ditu emakumeen eskubide ekonomikoak, sozialak eta politikoak, demokrazia ekonomikoa eta justizia soziala bultzatzeko.

Ageriko kontuak direla ematen badu ere, abiaburu gisa ditugun oinarrietako batzuk azaldu nahi ditugu:

- Lehenik eta behin, bat egiten dugu gaitasunen ikuspegiaren proposamen teorikoekin. Gure ustez, pertsonen gaitasunak eta pertsonek bizitza oso-betea izateko dituzten egiazko aukerak dira garapenerako erreferentziarik nabarmenenak, ez baitira soilik balioetsi behar jendarte osoak dituen diru-baliabideak.

- Bigarrenik, bat egiten dugu kolektiboen gaitasunek ematen duten bultzadarekin, ezinbestekoak direlako norbanakoek dituzten gaitasunak osatzeko.

- Eta hirugarrenik, gure iritziz, ezinezkoa da egiazko tokiko giza garapena lortzea, prozesu hori eraikitzean, emakumeen parte-hartze aktiboa eta haien generoko interesak eta aldarrikapenak aintzakotzat hartzen ez badira. Feminismoak izan behar du giza garapenaren oinarriak finkatzeko erreferentea, eta oinarri horiek botereak birbanatzea eta eraldatzea izan behar dute helburu.

Idioma: Euskera

Palabras clave: curso DHL - asignatura 2

URL de esta página: http://www.dhl.hegoa.ehu.es/recursos/1061

Comentarios y valoraciones

2008 Portal de Desarrollo Humano Local es un proyecto de Hegoa | Desarrollado por eFaber