Guía docente euskera

Asignaturakanpe_med

Autor: Luis Guridi y Juan Carlos P. de Mendiguren

Institución/País:

Hegoa / Euskal Herria

Descripción:

Tokiko giza garapenak hainbat alderdi ditu, eta horietako bat ekonomiko-produktiboa da. Gure ustez, ekonomia soziala eta solidarioa eraikitzen eta sustengatzen duten oinarriek eta balioek dituzte gaitasunik onenak tokiko giza garapenak aurrera egin dezan eta indartu dadin. Ekonomia soziala XIX. mendearen erdialdean sortu zen, jendarte haietan zeuden arazo jakin batzuei erantzuna emateko; eta, mende horretan eta XX. mendean, bilakatzen joan da etengabe. Joan den mendearen amaieran, era nabarmenean hedatu zen, gerra ondoko zabalkunde ekonomikoaren amaieran sortu zen krisialdiaren eta horrek ekarri zituen aldaketa sozialen ondorioz. Horiek horrela, gaur egun, forma ekonomikoen sorta zabala dugu, estatuaren eta merkatuaren artean. Forma horiek antolakuntzako molde ugari hartzen dituzte, milioika pertsona multzokatzen dituzte mundu osoan, jarduera ekonomikoaren sektore guztietan, eta gero eta garrantzi gehiago dute balio soziala eta enplegua sortzeko.

Ekonomia sozial eta solidarioaren formak modu nabarmenean ugaldu dira, ekonomia-mota hori elkartasun eta lankidetzako oinarrietan eta balioetan oinarritzen delako, modu berri bat eskaintzen duelako ekonomia eta pertsonen arteko harremanak ulertzeko, era berri bat ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko, eta molde berri bat lanak jendartean duen zeregina ulertzeko, betiere, benetako giza garapentzat hartzen dugun zera horretan oinarrituta, eta pertsonak –emakumeak eta gizonak– garapenaren eta ongizatearen helburutzat hartuta –eta ez tresna huts gisa, ekonomiaren hazkundea lortzeko–, ingurumen aldetik iraunkorra eta arlo sozialean zuzena den jendartea lortu bitartean.

Ekonomia sozial eta solidarioak ahalmen argiak ditu tokiko giza garapenaren alde egiteko, eta oinarrian dituen balioak eta printzipioak oso lagungarriak dira giza gaitasun nagusiak eta hartzen den garapenaren ikuspegia sustengatzen duten gaitasun kolektiboak sortzeko eta sustatzeko.

Palabras clave: curso DHL - asignatura 3

URL de esta página: http://www.dhl.hegoa.ehu.es/recursos/1072

Comentarios y valoraciones

2008 Portal de Desarrollo Humano Local es un proyecto de Hegoa | Desarrollado por eFaber