Guía docente euskera

Asignaturajokin_med

Autor: Jokin Alberdi

Institución/País:

Hegoa / Euskal Herria

Descripción:

Irakasgai honen bidez, kategoria eta tresna analitikoak eman nahi ditugu aktore publiko eta pribatuen arteko eragin-truke eta parte-hartze demokratikorako, eta TGGari lotutako hainbat alderdi soziopolitikorekin osatu nahi ditugu esparru teoriko-analitiko honen beste alderdiak.

Prozesu sozial eraldatzaileei dagokienez, ezinbestekoa da hausnarketa egitea eta ondo aztertzea parte-hartzean oinarritutako praktika demokratikoak, jendarte zibil, estatu eta merkatuko aktoreen arteko eragin-trukea, eta prozesu horiek azaltzeko modua. Horretarako, modulu honetan, TGGaren bi alderdi aztertuko ditugu, eta gaitasun indibidualak eta kolektiboak garatzeko funtsezko gakoak nabarmenduko ditugu.

- Lehenik eta behin, parte-hartze demokratikoa aztertuko dugu, pertsonen ongizatea eta gaitasunen garapena lortzeko, pertsonek, kolektiboek eta jendarteek parte hartu behar baitute beren etorkizunaren plangintza egiten. Horretarako, ezinbestekoa da honelako alderdi garrantzitsu hauek aintzat hartzea: botereko harremanen ikusmolde ideologikoa eta kulturala, sistema politikoak eta demokrazia, erabakiak hartzeko hausnarketa eta ordezkaritza egokiak, ahalduntzea eta gaitasunen garapena bereziki baztertuta dauden sektoreei begira, eta beste auzi batzuk.

- Bigarrenik, hainbat kontu landuko ditugu, eragin-trukea izateko moldeak sendotzeko eta lurralde bereko komunitate, estatu eta merkataritzako aktoreak maila berean zutik jarriko dituen instituzionaltasun berria sendotzeko ahaleginak, eta jendartearen integraltasuna aztertzeko. Estrategiak egituratu behar ditugu, oraingo sistematik harantz doan erabakiak hartzeko sistema batean jendartea eta hiritarrak egongo direla bermatzeko, oraingo sisteman enpresa handiek, klase politikoko sektore batzuekin elkar hartuta, beretzat hartuta baitute erabakiak hartzeko aukera. Kulturako testuinguruen eta ongizateko erregimenen arabera botere-harremanak desberdinak izango direla jakinda, gaitasun soziopolitikoak garatzeko prozesuek eta estrategiek garrantzi gehiago eman beharko diete gako batzuei edo besteei.

Palabras clave: curso DHL - asignatura 4

URL de esta página: http://www.dhl.hegoa.ehu.es/recursos/1078

Comentarios y valoraciones

2008 Portal de Desarrollo Humano Local es un proyecto de Hegoa | Desarrollado por eFaber